XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IDENTIFIKAZIOA / BEREIZKUNTZA IHARDUTZE HELBURUEN ELKARKETA ETA ORDENAMENDUA 1. Zenbaki errealen bikotetatik abiaturik zenbaki konplexua definitu.

2. Zenbait zenbaki konplexu emanik, berdinak direnak identifikatu.

3. Zenbait zenbaki konplexu emanik, berauetariko bakoitzaren parte erreala eta parte irudikaria identifikatu.

- Ondoko iharduerak burutu (IK): Ondorengo testua edo antzekoa irakurri.

ZENBAKI KONPLEXUA Honararte, guztiok badakigu zenbaki baten berredura beti positiboa dela; honek egiten du motako ekuazioak soluziorik ez izatea.

Zeren izango bait litzateke, eta guk ditugun zenbakiekin ez da posible x-aren balioa aurkitzea.

Antzeko zerbait gertatuko litzaiguke zenbaki arruntak estudiatzean, eta motako ekuazioak ebazten saiatzean denean.

Bere garaian, problema hau, zenbaki (arrunten) kontzeptua hedatuz, multzoa kontuan hartuz bideratu genuen, eta beronetan halako erlazio bat definiturik zenbaki osoaren kontzeptura heldu ginen.

Gauza bera gertatu zitzaigun zenbaki razionalak estudiatzerakoan, berauetara ere, multzoari esker iritsi bait ginen.

Gogoan edukiko duzu, biderkadura cartesiar orotan elementu-bikoteak badirela.